Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Euskal Herrian zoko ezezagun ugari ditugu eta horien artean dago Arditurriko meategia. Herritar asko noizbait kobazulo batean sartu da, baina ez meategian, are eta gutxiago etxetik hain gertu dagoen honetan.
Horrexegatik, udazkenean aukera bikaina dago Arditurriko meategi honek duen xarma ezagutzeko. Bertako ondarea hurbiletik ezagutu nahi duena oinez, bizikletaz, kotxez ala Oiartzungo plazatik irteten den Tren Berdean etor daiteke (aurre-erreserba bidez). Hona hemen parketxearen ordutegia datozen hilabete hauetarako:
Urria eta azaroa: Asteazkenetik igande eta jai egunetara: 10:00-14:00
Abendua: Ostiraletik igande eta jai egunetara: 10:00-14:00
Udazkeneko tren eskaintza
Trenez hurbildu nahi dutenek badute aukera. Izan ere, udazken honetan hiru data finkatu dira, lehendabizikoa urriaren 12a, astelehenez, izanik. Azaroaren 1ean eta abenduaren 6an ere eskaintza berbera izango da. Aurten meategiko bisita bakoitzean gehienez 9 pertsona sartu daitezke eta beraz, tren bakoitzeko hiru txanda egingo dira oinarrizko bisitarekin. Horrez gain, nahi duen orok trenean bakarrik ibiltzeko aukera ere izango du.
Trena Pagoaldea poligonotik (Ergoien) abiatuko da Arditurrira, bidean Aiako Harriko natura Parkean murgilduz. Hautatzen den bisitaren arabera tren ordutegi bat egokituko da. Lehenengo trena 10:00etan abiatuko da Pagoaldetik eta 12:00etan azkenekoa.
Aurre-erreserba egitea nahitaezkoa izango da, plaza mugatuak baitaude.
Informazio gehiago eta erreserba egiteko:
943 49 50 69/688 89 50 68
arditurri@gipuzkoanatura.eus
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika