Mendiburu 14ko lanak eten dira gomendio teknikoengatik

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Mendiburu 14n erabilera anitzeko udal eraikina egiteko lanak hilabetez geratuta daude, irizpide teknikoak jarraituta. Izan ere, abuztu hasieran eraikina zimentatzeko lanen lur mugimenduek pitzadura sortu zuten San Esteban parrokian.

Ordutik, kalte horien arrazoiak aztertzen eta neurtzen aritu dira Udala eta teknikariak. Aditu teknikoek gaia aztertu ondoren, hilabetez lanak etetea proposatu dute, Mendiburu 14ko eremua eta elizako estabilizatzeko. Bitarte honetan, lur-mugimenduen neurketak egiten jarraitu eta estabilizaziorako beharrezko lanak egingo dira. 

Mendiburu 14, lehentasunezko proiektua Udalarentzat

Oiartzungo Udalarentzako Mendiburu 14ko eraikinaren proiektua lehentasunezkoa da. Datozen urteetan herrian egingo den inbertsio nagusia izango da eraikin berri hau. Etorkizunean bertan kokatuko dira kultura aretoa; Gazte Izanak erretiratuen elkartearen egoitza; taberna eta herriko euskalgintzako eragileak (Udaleko Euskara saila; UEMA; Intxixu AEK euskaltegia; Oiartzun Irratia eta Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunea). 

Lanak urte hasieran hasi ziren. Lehenengo, bertan zegoen eraikin zaharra eraitsi zen, eraikin berriaren eraikuntzarekin hasi ahal izateko. COVID19aren osasun larrialdi egoerarengatik izandako konfinamendu garaian ere lanek etenaldia izan zuten, Espainiako Gobernuaren dekretuak gisa honetako lan guztiak geratzeko agindu baitzuen. Ahal izan zenea, berriz lanak martxan hasi ziren. Oraingo etenaldi teknikoa bukatzean, berriz ere Mendiburu 14ko erabilera naitzeko udal eraikinaren lanek aurrera jarraituko dute.

Gehigarriak

Mendiburu 14ko lanak eten dira gomendio teknikoengatik