Etxebizitza Bulegoa etxe hutsen jabeekin harremanetan jarriko da

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Oiatzungo Udalak kanpaina berria jarri du martxan egun hauetan eta horregatik, Oiartzunen etxebizitza hutsak dituzten etxejabeekin harremanetan jarriko da zuzenean: karta bidez eta Oiartzungo Etxebizitza Bulegotik, telefonoz. Udalaren helburua, etxe hutsak ASAP programaren bidez alokairu duinera bideratzea da.

Programa horren bidez etxebizitzak alokatzen dituzten etxejabeek onurak izango dituzte, bai Udalaren aldetik eta bai Etxebideren aldetik: zerga, berritze-lan eta aseguruetan abantailak eta laguntzak jasoko dituzte. Esaterako, IBI errekargurik ez dute ordaindu beharko udaletxean. 

Oiartzungo Etxebizitza Bulegoa 2016tik dago martxan. Orain arte, 14 etxebizitza bideratu dira alokairura.

Etxebizitza Bulegoak beharrezko informazio guztia ematen die etxejabeei, baita tramiteak egiten lagundu ere. Etxejabeei programaren onurei buruz informatzeko eskatu nahi die Udalak, euren etxebizitza hutsari erabilera duina emateko.

Helbidea: Mamut merkatalguneko bulegoak (Oarsoaldea Garapen Agentzia). Astigarragako bidea 2, 2. solairua.

Telefonoa: 943 49 41 29

Ordutegia: Zitarekin. Eskatzeko, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara.

E-maila: etxebizitza@oiartzun.eus

Gehigarriak

Etxebizitza Bulegoa etxe hutsen jabeekin harremanetan jarriko da