Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Urriko ohiko udalbatzarra izango da datorren asteazkenean (hilak 28). Ohi bezala, saioa 19:00etan hasiko da eta irekia izango da, momentu honetan indarrean dauden osasun-larrialdi egoerako baldintzak errespetatuz.
Hau izango da landuko den gai zerrenda:
1) Aurreko batzarrarari dagokion aktaren jarraipena.
2) Egiari Zor Fundazioaren mozioa, EH Bildu udaltaldeak aurkeztutakoa, motibazio politikoko indarkeriaren testuinguruan giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei laguntzeko, biktima horien erreparazioa eta aitorpena tramitatzeko, uztailaren 28ko 12/2016 Legea aldatzen duen apirilaren 4ko 5/2019 Legean oinarrituta.
3) ELI2 eremuko sistema orokorraren desjabetzapenaren inguruko 1278/2017 Administrazioarekiko auzi-errekurtsoan emandako epaiaren aurrean, Inmobiliaria de Orio Txoki Txiki SLk jarritako Kasazio Errekurtsoan bertaratzeko erabakia.
4) Elizalde auzoko ELI1A Elizalde erdigunea areako birgaitze Plan Bereziaren behin betiko onarpena.
5) Oiartzungo Udala eta Oiarpe Pilota Elkartearen arteko hitzarmenaren onarpena.
6) 2020ko Gestio Planaren onarpenerako Oiartzungo Udala eta Oarsoaldea SAren arteko lankidetza hitzarmena onartzea.
7) 1936 urtetik gaur arte Oiartzunen egondako giza eskubideen urraketen ikerketa egiteko Oiartzungo Udala eta Aranzadi Elkartearen arteko lankidetza hitzarmenaren onarpena.
8) Auto-taxi garraiorako hiri zerbitzuen 2021 urterako tarifen onarpena.
9) Mendiburu kalea 14ko zerbitzu anitzeko udal ekipamenduaren proiektuko 1. faseko (eraispen proiektua) eta 3. faseko (oinarrizko eta gauzatze zerbitzua) lanen kontratu-etenaldia luzatzearen berri ematea.
10) 2020ko Finantza Kontroleko Planaren berri ematea.
11) 2020ko hirugarren hiruhilekoari dagokion aurrekontuaren exekuzioaren, aurrekontuz kanpoko mugimenduen, diru-fluxuen egoeraren eta diruzaintzaren egoeraren berri ematea.
12) Beste organoen jardueraren jarraipena.
13) Eskari-galderak.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika