Giza eskubideen urraketak hizpide izan ditu udalbatzak

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Urriko udalbatzarra izan zen atzo. COVID19ak eragindako osasun-larrialdiaren momentuko egoera egokitzeko, eta ahal den neurrian jende pilaketak saihesteko, atzoko udalbatzarrean udaletxeko areto nagusian egon z iren zinegotzien kopurua murriztu zen. Gainerakoek, telematikoki jarraitu zuten batzarra.

Ahobatez onartu ziren gai guztiak. Lehena, Egiari Zor Fundazioak 1937 eta 1999 artean Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan estatuaren funtzionarioen aldetik izan ziren giza eskubideen kontrako indarkeriaren biktimei aitortza egiteko eta giza eskubideen urraketa horiel pairatu zituzten oiartzuarrei biktima aitortza jaso dezaten prozedura hastera animatzen dituen mozioa onartu zen.

1936tik Oiartzunen izan diren giza eskubideen urraketak ikertzeko hitzarmena Aranzadirekin

Aranzadi Zientzia Elkartearekin hitzarmena ere onartu zen. 1936tik gaur arte, Oiartzunen izan diren giza eskubideen urraketak ikertzeko. 

Lau urterako hitzarmena izango da eta epe horretan, 79.000 € bideratuko ditu Udalak ikerketa lan hori egitera. Udalean ordezkaritza duten bi alderdiek (EH Bildu eta EAJ) dagoeneko Bizikidetza Mahaia badute osatua, "egia ezagutzea" erreparaziorako ezinbestekoa baita.

Mendiburu 14ko lanak, beste bi astez geldirik

Oiarpe Pilota Elkartearekin hitzarmena onartu zen, elkarteak Madalensoron egoitza gisa udal  bulego bat erabiltzeko aukera izan dezan bost urtez.

Oarsoaldearen 2020ko Gestio Plana ere onartu zen. COVID19aren eraginez, aldaketak izan dira eta azkenean, Oiartzunek garapen agentziari egingo dion aurtengo ekarpena 370.772,77 € izango da.

Eskualdeko taxien 2021eko tarifak aurtengo berdinak izatea ere onartu zen.

Urrian, protokolo gasturik ez

Mendiburu 14ko lanen berri ere eman zen. Lanak beste bi astez geldirik egongo dira. Lur-mugimenduen neurketa erakusten ari da lurra estabilizatzen ari dela, baina irizpide teknikoak jarraituz gehixeago estabilizatzeko tartea emango da.

Urriko protokolo gastua 0 € izan da.

Gehigarriak

Giza eskubideen urraketak hizpide izan ditu udalbatzak