Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Udalak eta Ondarearen Mahaiak Ondarearen Jardunaldiak antolatu dituzte azaroa osoan zehar, herritarrek Oiartzungo ondarea ezagutzeko aukera izan dezaten.
Azaroaren 6tik abenduaren 2ra, herriko ondare ezberdinei protagonismoa eman eta argitara ateratzea izango da helburua, ondarearen garrantzia transmititzeko.
Ekimen guztiak unean uneko osasun neurriak bermatuz egingo dira: ekintza bakoitzean jende kopuru mugatuak parte hartu ahal izango duenez, aldez aurretik izena eman beharko da eta musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da ekintza guztietan (osasun-egoeraren arabera, irizpideak aldatu daitezke, unean uneko egoerara egokitzeko).
Izena emateko, Oarsoaldeko Turismo Bulegoarekin jarri beharko da harremanetan telefonoz (943 49 45 21) edo e-mail bidez (turismoa@oarsoaldea.eus).
Udalak Ondarearen Mahaian parte hartzen duten norbanako zein talde guztiei eskerrak eman nahi dizkie, egitarau eder hau antolatzen laguntzeagatik eta Oiartzungo ondarea balioan jartzeko egiten duten ahaleginarengatik.
EGITARAUA:
Azaroak 6, ostirala: Oiartzungo ondarearen webgunearen aurkezpena (udaletxeko areto nagusian, 19:00. Aforoa: 30 lagun).
Azaroak 7, larunbata: Oiartzungo gotorlekuetatik jauregietara ibilaldia (Doneztebe plazatik -Gurutzera autobusez-, 09:30. Aforoa: Sei laguneko taldeak osatuko dira).
Azaroak 14, larunbata: Elizaldeko kaskotik ibilaldia (Doneztebe plazatik, 10:00. Aforoa: Sei laguneko taldeak osatuko dira).
Azaroak 20, ostirala: Zerbitzuko lanean. Lete kazetari, Lete prosagile Mugarri aurkezpena (udaletxeko areto nagusian, 18:30. Aforoa: 30 lagun).
Azaroak 21, larunbata: Ibilbide geologikoa Arditurrin (Uztapide plazatik -Ergoien-, 10:30. Aforoa: Sei laguneko taldeak osatuko dira).
Azaroak 22, igandea: San Esteban elizako tekladun soinu-tresnen berritze lanak (San Esteban elizan, 11:00. Aforoa: 60 lagun).
Azaroak 27, ostirala: Oiartzungo hotsak proiekzioa eta zuzeneko musika -koplak, tobera eta txistua- (udaletxeko areto nagusian, 19:00. Aforoa: 30 lagun).
Azaroak 28, larunbata: Familia plana: Oiartzungo herri musikaren errepertorioa (udaletxeko areto nagusian, 19:00. Aforoa: 30 lagun).
Abenduak 2, asteazkena: Xabier Lete ttiki liburu aurkezpena Antton Kazabon egilearekin (udaletxeko areto nagusian, egunean zehar, herriko LH 2. mailako ikasleentzat).
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika