Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Datorren asteazkenean (hilak 25), azaroko ohiko udalbatzarra izango da. 19:00etan hasiko da saioa eta 13 puntuko gai-zerrenda landuko dute zinegotziek. Hauxe:
1) Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.
2) Mendebaldeko Saharako su-etenaren amaierari buruzko Euskal Fondoaren mozioaren onarpena, EH Bildu udal taldeak aurkeztutakoa.
3) 2021eko Udal Zerga Ordenantzaren behin betiko onarpena.
4) 2020 urteko udalaren ordainsarien igoera.
5) Segurtasun Eskema Nazionalera egokitzeko planaren baitan, "Informazioaren Segurtasun Politika" dokumentuaren onarpena.
6) Oiartzungo Elorsoro kiroldegia, Madalensoro pilotalekua eta udako igerileku udal instalazioak emakida bidezko zerbitzu publikoaren kudeaketaren kontratuaren 2. luzapenaren onarpena.
7) Oiartzungo Mendiburu kalea 14ko zerbitzu anitzeko udal ekipamenduaren proiektuko, 1. faseko (eraispen proiektua) eta 3 faseko (oinarrizko eta gauzatze proiektua) lanen kontratuaren exekuzioa azkenekoz etetea eta 2020ko azaroaren 12tik aurrera etenaldia altxatzea eta exekuzioa berrabiaraztea. Berri ematea.
8) 2021ean Oiartzunen aurreikusitako kultur ekitaldiak antolatzeko dirulaguntzen oinarrien onarpena.
9) Oarsoaldea SAri 2020 urtean onartutako dirulaguntzen baitan, 1., 2. eta 3. hiruhilekoen ordainketa onartzea.
10) Hainbat zerga zorra kobraezin eta preskribatu aitortzea.
11) 8/220 zenbakiko kreditu aldaketaren onarpena.
12) Beste organoen jardueraren jarraipena.
13) Eskari-galderak.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika