Oiartzungo Udalak eta Euskaldendak elkarteak Amazon herrian inplantatzeko aukerak komertzio txikian eduki litzakeen ondorioengatik kezka partekatzen dute eta elkarlanean jarraitzea adostu dute

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Oiartzungo Udalak eta Euskaldendak-Dendartean merkataritza elkarteko ordezkariek bilera egin dute aste honetan Oiartzungo udaletxean. Jexux Leonet Oiartzungo alkatea Bittor Lizarribar eta Amador Viteri lehendakariekin elkartu da.

Bilera horren helburua orain arte garraio-enpresa batenak izan diren eta gaur egun inbertsio-funts baten jabetzakoak diren pabilioi batzuetan Amazon multinazionalak akbititatea jartzeko erakutsi duen interesak eragin duen egoera aztertzea izan da.

Jexux Leonet Oiartzungo alkateak Oiartzungo Udaleko Gobernu Taldean Amazonen interes horrek sortu duen kezka transmititu dio merkatari elkarteari, eta argitu du hirigintza planeamenduaren arabera eremu horretan soilik jarduera logisitko edo/eta industriala baimentzen dela. Jarduera horietarako, Udalak ezin du jarduera lizentziarik ukatu.

Dendartean/Euskaldendak elkarteak eskaera bat aurkeztu dio Oiartzungo Udalari, Amazonek Oiartzunen egin nahiko lukeen aktibitatea jarduera logistiko gisa ez katalogatzea proposatuz, baizik eta txikizkako salmenta gisa, hartara, Oiartzungo HAPOarekin eta Eusko Jaurlaritzaren Establezimendi Komertzial Handien legearekin talka egingo luke, gune horretan baimendu daitekeen jarduera ez izateko.

Oiartzungo Udalak egindako ekarpena eskertu dio Dendartean/Euskaldendak-i eta bide hori aztertzeko konpromisoa hartu du. Horretarako, udaleko zein Eusko Jaurlaritzako zerbitzu teknikoei informeak eskatuko dizkio. Horrez gain, Jexux Leonet Oiartzungo alkateak Euskaldendak merkatarien elkarteek egindako proposamenaren bideragarritasuna aztertzeko kanpoko zerbitzu juridikoei informazea eskatzea ere onartu du.

Gehigarriak

Oiartzungo Udalak eta Euskaldendak elkarteak Amazon herrian inplantatzeko aukerak komertzio txikian eduki litzakeen ondorioengatik kezka partekatzen dute eta elkarlanean jarraitzea adostu dute