Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Herriko ikasle batzuk janariaren inguruan lanketa egin dute ikasgelan eta udaletxera etorri dira egin duten lanketaren berri ematera. Haurtzaro Ikastolako LH 4. mailako ikasleen eskaera Eneritz Arbelaitz alkateorde eta Ingurumen zinegotziak jaso du eta herritarrei janari "gutxiago" botatzeko eskatu nahi dietela jakinarazi diote.
Udalari egindako lana aurkeztu eta herritarrei gomendio batzuk luzatzen laguntzeko eskatu diote: esaterako, janaria hozkailuan edo izozgailuan gordetzea, hobeto kontserbatzeko; erosketak egitera zerrendarekin joatea, beharrezkoa bakarrik erosteko; sobratutako janaria tupperretan gordetzea eta janaria aprobetxatzeko errezetak egitea (marmeladak, konpotak, ontziratzeak...).
Urtean 1.300 milioi tona janari botatzen dira munduan, gizakiok kontsumitzen dugun elikagaien herena. Udalak ikasleak egindako lanarengatik zoriondu ditu eta herritarrei gai honen garrantziaz jabetzeko eskatu nahi die, izan ere, hondakin onena, sortzen ez dena baita.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika