Emakume presoei buruzko dokumentala on-line ikusteko aukera dute oiartzuarrek

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Feminismo sailak Motxila ikusezina (La mochila invisible)  dokumentala on-line ikusteko aukera emango die oiartzuarrei gaurtik hilaren 21a arte.

Bidez Bide elkarteak egindako dokumental honek kartzelako errealitatea ezagutzeko balioko du, ikuspegi feministatik. Kartzelan egondako hiru emakumeren (Katia, Rosivan eta Maria Teresa) bizipenen bidez, Laura Hernandez Vela zinegileak hausnarketara eraman nahi du ikuslea. Kartzelan egondako emakume atzerritarrek pairatzen dute estigmatizazio hirukoitza bistaratu nahi du lanak: preso egotetatik, emakume izateagatik eta atzerritarrak izateagatik.

65 minutuko iraupena du lanak eta jatorrizko bertsioa gazteleraz bada ere, euskaraz azpititulatua emango da. Dokumentala ikusteko aukera hemen aurkituko dute ikusleek.

Azaroan, emakumeenganako indarkeria instituzionalaren erpin ezberdinak ikusazaratzeko zikloa antolatu zuen Udaleko Feminismo sailak. Horietako bat izan zen kartzelari feminismotik begiratzea, Ekhiñe Eizagirre eta Katia Reimberg (Motxila ikusezina dokumentaleko protagonistetako bat) preso ohien testigantzekin. Dokumental hau saio hura osatzera dator.

Gehigarriak

Emakume presoei buruzko dokumentala on-line ikusteko aukera dute oiartzuarrek