Oiartzungo Flauta Taldeak Udalaren esku utzi ditu azken 30 urteetan egin dituen partituren moldaketak

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Oiartzungo Flauta Taldeak azken 30 urteetan egin dituen partituren moldaketak Udalaren esku utzi ditu, dohaintzan. Gaur, Iñaki Gurruchaga taldeko zuzendariak eta Edurne Saizar musikariak Iosune Cousillas Kultura zinegotziaren esku utzi dituzte urte hauetan jo dituzten 275 partitura: gabon-kantak, euskal musika, jazz partiturak, Afrikako musika, Artzain eta Inudeetan jotako piezak...

Cousillasek "eskerrak" eman dizkio Oiartzungo Flauta Taldeari. Udalak partitura hauek dozein musikari, musika-irakasle, flauta-talde eta herritarren esku jarriko ditu, Kultura sailaren bidez.

Momentuz, partitura fisikoak udal artxiboan jasoko dira baina aurrerago, digitalki ere eskuragarri jartzea da Udalaren asmoa.

Gurruchagak eta Saizarrek azaldu dutenez, partituretan maila guztietako musikarientzako lanak daude: "Oinarri-oinarriezkoetatik zailenetaraino".

Gurruchagak esan duenez, "pozik nago, partitura hauek erabiltzeko aukera emango delako dohaintza honi esker".

Gehigarriak

Oiartzungo Flauta Taldeak Udalaren esku utzi ditu azken 30 urteetan egin dituen partituren moldaketak