Abaraxka ibiltariak ekintza sorta antolatu du Gabonetarako

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Abaraxka ibiltariak egitarau berezia antolatu du Gabonetako oporretarako. Sei eta 12 urte arteko herriko haurrentzako eskaintza izango da, dohainik.

Ekintzak Abaraxka ludotekan izango dira, 16:30ean (abenduaren 26ko kontzertu didaktikoa izan ezik; hori, San Esteban elizan izango da, 17:00etan).

COVID19ak eragindako osasun larrialdi egoerarengatik hartu beharreko neurriengatik antolatuko ekintzetako parte-hartzaileen kopurua mugatua denez, parte hartzeko aldez aurretik asistentzia baieztatu beharko da. Horretarkao, 645 005 496 telefonora idatzi behar da. 

EGITARAUA:

Abenduak 19, larunbata: Argazki bidezko pista-jolasa.

Abenduak 22, asteartea: Mendi buelta.

Abenduak 23, asteazkena: Kamisetak sortzen (kamiseta norberak eraman behar du).

Abenduak 26, larunbata: Kontzertu didaktikoa: Alboka.

Abenduak 28, astelehena: Oreka jolasak.

Abenduak 29, asteartea: Berrerabilpen tailerra.

Abenduak 30, asteazkena: Zirkuitu jolasak.

Urtarrilak 4, astelehena: Zientzia tailerra.

Urtarrilak 5, asteartea: Zentzumen jolasak.

Gehigarriak

Abaraxka ibiltariak ekintza sorta antolatu du Gabonetarako