Artikutza eta Pikokarate bideetan ganaduaren presentziaz ohartzeko seinalitika jarri da

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Artikutza eta Pikokarate bideetan ganaduaren presentziaz ohartarazten duten bost seinale jarri ditu Udalak. Gaia Larre Planarekin lotuta dago, seinaleen beharra Udalak, Oiartzungo Abeltzainen Elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak osatzen duten mahaitik bideratu baita.

Larre garaian ganadua libre ibiltzen da mendian eta Oiartzungo larre eremu publikoetako batzuk errepideek zeharkatzen dituzte, GI-3454 eta GI-3631en kasuan bezala.

Ibilgailuen arriskua murriztu eta ganaduarekin elkarbizitza gehitzeko jarri ditu seinaleak Udalak, Foru Aldundiak baimenduta.

Gehigarriak

Artikutza eta Pikokarate bideetan ganaduaren presentziaz ohartzeko seinalitika jarri da