Arrano Etxean sendatutako bi hegazti askatuko dira Arditurrin

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Hurrengo larunbatean (hilak 20), gure inguruan bizi diren bi hegazti harrapari hurbiletik ezagutzeko aukera eskainiko da Arditurri parketxean. Izan ere, Igeldoko Arrano Etxean sendatutako zapeltz bat eta belatz gorri bat askatuko dira, Gipuzkoako Foru Aldundiko basozainen eskutik.

Askatu aurretik, hegazti hauen bizimoduari buruzko azalpenak emango dira eta baita Igeldoko Arrano Etxearen eta Foru Aldundiko basozainek egiten duten lanaren berri ere. Igeldoko Arrano Etxearen eregin nagusia zauritutako animaliak sendatzea da, aurrerago beren natur ingurunera itzul daitezen.

Gipuzkoako Parketxe Saretik antolatutako jarduera honen hitzordua 11:30ean izango da eta 45 minutu inguruko iraupena izango du.

Taldeak parte-kopuru mugatua izango du eta nahitaezkoa izango da aurrez izena ematea.

COVID19aren aurrean, osasun prebentziorako neurriak hartuko dira. Musukoa jarrita eduki beharko da eta segurtasun-distantzia mantenduko da. Adin guztientzako herritarrentzako moduko ekintza da eta pertsonako 3 €ko prezioa izango du.

Azalpenak euskaraz izango dira.

Izena emateko eta informazio gehiago jasotzeko:

arditurri@gipuzkoanatura.eus

943 49 50 69/688 89 50 68

Gehigarriak

Arrano Etxean sendatutako bi hegazti askatuko dira Arditurrin