Oiartzun herri hezitzaileen sarera batu da

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Oiartzun Euskal Herriko herri hezitzaileen sarera batu da. Udalak eta Oinherrik urtebeterako hitzarmena sinatu dute.

Oinherri egitasmoa 2014an sortu zen, jolasaren eta sormenaren bidez haurren aisialdi hezitzailea sustatzeko asmoz. Komunitatearen parte-hartzea, kolektibotasuna eta euskara oinarri dituen aisialdi eredua aldarrikatzen du Oinherrik.

Orain arte, 14 eragile dira Oinherriko kide. Horien artean, Oarsoaldea Garapen Agentzia.

Herri hezitzaileen sareak herria haurren egokitasunera eraldatzeko bokazioa du. Horretarako, Udalaren, herrigintzako eragileen eta hezkuntza eragileen arteko elkarlana sustatuta. 

Udalak eta Oinherrik sinatu duten hitzarmenari esker, Oiartzungo eragileek formakuntzak jaso eta Oinherriko saioetan parte hartzeko aukera izango dute. 

Gehigarriak

Oiartzun herri hezitzaileen sarera batu da