Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Udala eta Abaraxka ludoteka uztaileko udaleku irekiak antolatzen hasi dira. Martxoaren 15etik 28ra aurrematrikulazio epea irekiko da, on-line galdetegia betez.
Udaleku irekiak HH 3tik LH6. maila arteko haurrentzako antolatuko irekiak. Udalekuetan parte hartzeko Oiartzunen erroldatuak egon edo Oiartzungo ikastetxeetan ikasi beharko dute haurrek.
Behin betiko matrikula aurrerago (maiatzean) egin beharko da. Horretarako, nahitaezkoa izango da orain behin-behineko matrikula egitea. Dokumentazioa eta ordainketak matrikularekin batera egingo dira.
Udaleku irekiek toki mugatua izango dute: 400 haur. COVID19ak eragindako osasun larrialdiaren unean uneko egoeraren arabera egingo edo moldatuko dira udaleku irekiak.
Abaraxkaren balore hezitzaileetan oinarritutako udaleku irekiak
Udaleku irekiak uztailaren 1etik 30era izango dira. Azken urteetan ohikoa den bezala, hilabete osoz edo hamabostaldika parte hartzeko aukera izango da (txandak hauek izango dira: uztailaren 1etik 15era eta 16tik 30era).
Goizero, 09:30etik 13:30era izango dira udalekuak. Abaraxka ludotekak urte osoan lantzen dituen balore hezitzaileak aintzat hartuta, ongi pasatzea izango da udalekuen helburua.
Informazio gehiago udalekuak.oiartzun@gmail.com-era idatzita; 943 50 64 12 edo 645 005 496 telefonoetara deituta edota Abaraxka ludotekan bertan (astelehenetik ostiralera, 16:15etik 19:00etara) jaso daiteke.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika