Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Gurasoentzako hezkidetza tailerra antolatu du Udalak: haurrak estereotipo eta rol sexistarik gabe heztea da hezkidetza. Edozein adinetako haurren gurasoei bideratua dago tailerra.
Hiruna orduko hiru saiok osatuko dute tailerra, apiriletik ekaina bitartean (apirilaren 17an, maiatzaren 7an eta ekainaren 18an). Ostiraletan izango dira saioak, 17:00etatik 20:00etara, udaletxeko areto nagusian. Eider Goenaga formatzailea izango da saioak gidatuko dituena.
Parte-hartzaileen kopurua mugatua denez (15 guraso), aldez aurretik izena eman beharko da. Hilaren 22tik (astelehena) apirilaren 13a arte izango da horretarako aukera.
Izena emateko bi modu izango dira: aurrez aurre, udaletxeko harreran edo on-line. Izena emateko hurrenkero errespetatuko da tailerrean parte hartzeko.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika