Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Datorren asteazkenean (hilak 24), martxoko ohiko udalbatzarra izango da. 18:00etan hasiko da bilera eta 14 puntuko gai zerrenda landuko dute zinegotziek. Hauxe:
1) Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.
2) 2021eko Udaleko ordainsarien igoera.
3) Gazteria, Kirola eta Hezkuntza Ez Arautua batzorde informatiboaren aldizkakotasunean aldaketa onartzea.
4) Inmobiliaria de Orio Txoko Txiki SLk jarritako 1278/17 administrazio auzibideko errekurtsoan sententziaren berri ematea.
5) Gipuzkoako lurralde historikoan garraio publikoko zerbitzuan tarifen integraziorako sistema ezartzeko lankidetza-hitzarmena berritzea.
6) Oiartzungo udalerrian euskara sustatzeko jardueretarako 2021eko dirulaguntzak arautzeko oinarri bereziak eta deialdiak onartzea.
7) Hainbat programa gauzatu ahal izateko Udala eta Ttur Ttur Euskaltzaleon Bilgunearen arteko lankidetza hitzarmenaren arabera, 2020ko memoria eta kitapena aurkeztea eta 2021eko ekarpena onartzea.
8) Oiartzun Irratiaren funtzionamendurako Udala eta Hitz Hots Kultur Elkartearen arteko lankidetza hitzarmenaren arabera, 2020ko memoria eta kitapena aurkeztea eta 2021eko ekarpena onartzea.
9) LAN-3 Lanbarren Gaina eremuko urbanizazio lanak bermatzeko Inmogroup Grupo Inmobiliario y Promoción Urbana SLk aurkeztutako abalaren itzulpena onartzea.
10) 2021eko Finantza Kontroleko Planaren berri ematea.
11) Kalexa plazako garajeetako ur-filtrazioen arazoa konpontzeko egindako lanak herri onurakoak izendatzea, eremuak erabilera publikoa duelako.
12) Beste ekitaldietako ordainagiriak baliogabetzea.
13) Beste organoen jardueraren jarraipena.
14) Eskari-galderak.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika