Urmendi Haur Eskolan aurkezpen bilera 2020an jaiotako haurren gurasoentzako

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

2020an jaiotako haurren gurasoentzako aurkezpen bilera eta ate irekiak izango dira Urmendi Haur Eskolan datorren asteazkenean (hilak 24). Bilera Urmendi Haur Eskolak egoitza nagusian izango da, 17:00etan (Maria Garaiar plaza).

Urmendi Haur Eskola haur hezkuntzako 0-3 etapa eskaintzen duen udal haur eskola da. Aste honetako aurkezpen bilera 2021/2022 ikasturtean Ertainen zikloan egongo diren haurren gurasoentzako da.

Urmendi Haur Eskolako etapa guztietan aurrematrikulazioa irekita dago apirilaren 30a arte.

Informazio gehiago nahi duenak urmendi@ouip.ikastola.eus-era idatzi edo 943 26 00 86 telefonora deitu dezake.

Gehigarriak

Urmendi Haur Eskolan aurkezpen bilera 2020an jaiotako haurren gurasoentzako