Oiartzungo Udalak Miarritzeko hilketa matxista gaitzetsi du

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Oiartzungo Udalak Euskal Herrian izan den azkeneko hilketa matxista salatu nahi du. Atzo jakin genuen Miarritzen 77 urteko gizonezko baten 75 urteko emaztea hil zuela tiroz, eta ondorez bere buruaz beste egin. Aurten Euskal  Herrian indarkeria matxistak hildako hirugarren emakumea da dagoeneko.

Oiartzungo Udalak, hilketa matxista gogor salatzeaz gain, gizarte parekide baten alde lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi nahi du: emakumeen bizitzak arriskuan egongo ez diren gizarte bat eraikitzen jarraituko du.

Era berean, Udalak bat egiten du Oiartzungo Feministen Asanbladak bihar hilketa matxista hau salatzeko egingo duen elkarretaratzearekin eta herritarrek ere bertara gonbidatu nahi ditu, indarkeria matxistari gaitzespena erakusteko. 

Elkarretaratzea bihar izango da (hilak 17), 13:00etan Doneztebe plazan. Udaletxeko balkoian indarkeria matxista salatzeko puntu lila jarrita dago.  

Gehigarriak

Oiartzungo Udalak Miarritzeko hilketa matxista gaitzetsi du