Oiartzungo enpresa eta autonomoak laguntzeko Oiartzun Suspertuz egitasmoa eskainiko du Udalak

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Oiartzun suspertuz ekintza plana martxan jarri du Oiartzungo Udalak, Oarsoaldea Garapen Agentziaren bidez, sektore ezberdinetako Oiartzungo enpresa txiki eta ertainei, eta autonomoei laguntzeko.

COVID19aren osasun larrialdiak jarduera ekonomikoan ere izan du eragina eta krisi egoera horretatik ateratzeko laguntza eskaintzea da Oiartzun suspertuz egitasmoaren helburu nagusia.

'Oiartzun suspertuz'-en eskaintza

Oiartzun suspertuz egitasmoak enpresa eta autonomoei egoera ekonomikoa hobetzeko eskainiko dien plana hauxe da: norberaren egoeraren diagnostikoa egitea; hobetzeko aukerak proposatzea; laguntza ekonomikoei buruzko informazioa ematea eta, bakoitzaren ezaugarri eta beharren aholkularitza espezifikoa eskaintzea.

Zerbitzua erabat pertsonalizatua izango da eta kanpoko adituen laguntza ere bideratuko da.

Laguntza eskatu dezakete arlo ekonomiko hauetan aritzen diren enpresa eta autonomo oiartzuarrek: ostalaritza eta turismoa; merkataritza; garraioa eta logistika; metalurgia; kautxua eta plastikoa; eraikuntza; garraio-materiala; aisia eta kultura; hezkuntza; teknologia; soziosanitarioa eta elikadura.

Eskualdeko sare ekonomikoa

Oarsoaldea suspertuz ekimenaren barruan kokatzen da Oiartzun suspertuz. Herriko eta eskualdeko sare ekonomikoa indartzeko eta suspertzeko jarri da martxan ekintza plana, lanpostuak mantendu eta sortu asmoz.

Laguntza tekniko honez gain, herriko enpresa eta autonomoei bideratutako bestelako ekintza batzuk ere eskaintzen ari dira Udala eta Oarsoaldea Garapen Agentzia dagoeneko: COVID19aren laguntza zerbitzua, sektore ezberdinei zuzendutako formakuntza-webinarrak...

Bulego propioa Oiartzunen

Oiartzun suspertuz bideratuko duen teknikariarekin egoteko, aldez aurretik hitzordua hartu beharko da derrigorrez.

Oiartzunen bulego propioa izango dugu, Oarsoaldea Garapen Agentziaren Mamuteko bulegoetan.

Helbidea: Astigarragako bidea, 2. Mamuteko bulego eraikina, 2. solairua.

Telefonoa: 943 49 41 29 

E-maila: covid19laguntzak@oarsoaldea.eus

 

Gehigarriak

Oiartzungo enpresa eta autonomoak laguntzeko Oiartzun Suspertuz egitasmoa eskainiko du Udalak