Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
IRAGANEKO TOPONIMIA EDO LEKU IZENETAN SAKONDUZ (IV)
Hainbat datu argituz
Ez genuke bukatu nahi hainbat leku-izenen arteko harremanari erreparatu gabe, toponimo desberdinak baino, termino beraren garapen historikoaren isla direlako. Lehenengo eta behin, Antonsaroe eta Antonsoro ditugu. Txostenean, lehenengoa gutxienez XVII. mendearen azken laurdenean hasten dena, 1810ean bukatzen da; bigarrenaren estreineko agerpena 1821ekoa dugu. Ezaguna da sarobeen desagertze prozesuak kontzeptuaren galera edo eraldaketa dakarrela. Askotan "saro(b)e/saroi" hitza duten leku ugari "soro" bihurtu dira, garai horretan sarobea galduta zegoelako eta jendeari arrotza zitzaion kontua zelako. Bi leku-izen horien kasuan horixe gertatu zela dirudi. Momentuz, udal-aktetan Antonsaroeren 15 aipamen ditugu 1693-1725 artean.
Bigarren adibidea Felluar aldaera dugu, aktetan 1711ko maiatzean aipatzen dena. Txostenak ere aldaera hori biltzen du, lehenengo aipa 1670era atzeratuz. Ageri denez, kontzeptua Feloagazarrari lotzen zaio. Gure ustetan, baina, "Felluar" horren atzean "Fellibar" legoke. Lehen aldaera Idisorekin batera ageri da, eremu batean zein bestean ezarritako mintegiei lotuta; ildo honetatik, Fellibar eta Idiso ere elkarrekin azaltzen dira 1700, 1702 eta 1709 urteetan. "Felluar" aldaerarekin zerikuai duten beste batzuk aurti dira, eta era berean, horiek ere Fellibarrera garamatzate. Batetik, 1723ko ekainaren 19ko udalbatzarrean Txaradi, Saroee ta Fellubar barrutietan izandako suteen berri ematen da. Bestetik, eta sute horien ildo beretik, Pellubar forma dugu 1723ko apirilaren 1ean.
Batzuten, aipu zaharrago edo ugariagoak topatzeak lekuen interpretazioaren inguruko zalantzak argitu ditzake. Epertietaren kasua izan daiteke hori. Toponimia Liburuan aldaera hori zalantzazkotzat hartua da, "oso gutxi dokumentatua" dagoela adieraziz; Txostenean bilatzen badugu, lehenengo aipua 1940koa dela ikusiko dugu. Horren aurrean, izenaren balizko aldaera normalizatu bezala Epertegieta proposatu da. Udal-aktetan topatutako datuekin, hipotesi hori berresteko modua dago, izan ere, Epertegieta aldaera hiru aldiz dokumentatu dugu 1699 eta 1708 urteetan, bertako hainbat haritz eta gaztain-landare sartzeko eskerengatik.
AURREKOAK:
Iraganeko toponimia edo leku izenetan sakonduz (I)
Kronologia berriak: toponimo ezagunen bizitza aurreratuz (II)
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika