Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Elizalde Herri Eskolako eta Haurtzaro Ikastolako LH 5. eta 6. mailako ikasleek aurten ere bertsolaritza landu dute ikasturtean zehar, euskararen ahozkotasuna eta erabilera sustatzeko Udal planaren baitan.
Ikasturte bukaeran elkarrekin eta etxekoekin Madalensoro pilotalekuan ospatzen duten jaialdia ezingo da bere horretan gauzatu aurten, COVID19ak eragindako osasun larrialdia dela eta. Hala ere, ikasleek egindako lana erakutsiko dute datorren astetik aurrera, bakoitzak bere ikastetxean.
Honela, maiatzaren 18an eta 25ean, Haurtzaro Ikastolako LH 5. eta 6. mailakoek saioak egingo dituzte ikastolako jantokian, eta ekainaren 1ean, Elizalde Herri Eskolakoen saioa izango da.
Aurten, kanpoko ikuslerik ez da da izango saioetan. HHala ere, saioa grabatuko dira eta ikastetxeetako sare sozialen bidez zabalduko dira, herriko bertsolari gazteek egin duten lanaz gozatu ahal izateko.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika