Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
2020an jaiotako haurren atsolorra ospatuko dute igandean (hilak 23) Udalak eta familiek. Arizmendi-enean, giro edereean, iaz Oiartzunen jaiotako haurrei ongietorria emango zaie, kolektibora eta kolektiboan (eguraldi txarra eginez gero, Haurtzaro Ikastolako jantokian).
Udalak eta gurasoek elkarlanean antolatu dute aurtengo atsolorra ere. Txalapartaren deia, kantu jolasak eta haurrei zapiak jartzeaz gain, gurasoek ere parte hartuko dute bertsotan, kantari eta musika joz.
Iaz gure herrian jaio ziren 72 haurretatik 35ek eta, haien guraso eta senideek parte hartuko dute atsolorran.
Atsolorrorarekin oiartzuar ttikienei ongietorria ematea usadio gisa errotzen ari da gure herrian. Lehenengoz, 2015ean ospatu zen atsolorra, aurreko urtean jaiotako oiartzuarrei harrera eginez. Ordutik, urtez urte egonkortzen ari da festa.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika