Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Nolako Oiartzun nahi dute herriko haurrek? Galdera horri erantzuteko, Herria sortzen tailerra antolatu du Oinherriko Oiartzungo lantaldeak. Saioa ekainaren 5ean (larunbata) izango da, Arizmendi-eneako lorategian (eguraldi txarra eginez gero, Elizalde eskolako pilotalekuan).
Haur eta gaztetxoen tailerra 11:00etan hasiko da. Ondoren (12:30ean), Oinherriren aurkezpena egingo da, interesa duen guztiarentzat: Oinherriren filosofia aurkeztu eta herriko haur eta gazteek amesten duten Oiartzun nolakoa den azalduko da. Aurkezpen honetan Oinherriko kideek parte hartuko dute.
Esan bezala, bai tailerra eta bai aurkezpena Arizmendi-eneako lorategian egingo dira. Tokia mugatua denez, gomendagarria da aldez aurretik tokia erreserbatzea.
Zer da Oinherri?
Oinherri egitasmoa Euskal Herriko herri hezitzaileen sarea da. Aisialdi hezitzailea sustatzea du helburu, jolasaren eta sormenaren bidez. Komunitatearen parte-hartzea, kolektibotasuna eta euskara oinarri dituen aisialdi eredua aldarrikatzen du Oinherrik.
Udalak lankidetza hitzarmena sinatu zuen pasa den martxoan Oinherrirekin, Oiartzun ere herri hezitzaileen sarera batzeko. Ordutik, Oinherriren filosofian lan egiteko prest dagoen lantaldea sortu da. Bertan parte hartzen dute Olaia Lasa eta Haizea Saez de Eguilaz Gizarte-Ongizate eta Gazteria zinegotziek, eta guraso, iraksale eta hezitzaile batzuek
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika