Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Ibargain parkea, ikastetxeetako eremuak, frontoiak... lagunartean elkartzeko lekuak izan dira orain arte, baina azken asteetan areagotu egin da horietan egoteko ohitura. Herritar guztiok gozatzen dugu leku horietan eta garbi topatu nahi izaten ditugu, farolek argia egiten dutela eta azpiegiturak (eserlekuak, paperontziak...) egoera onean. Horretarako, argi dago ingurua zaindu egin behar dela.
Azken asteburuetan maiz jarrera desegokiak ikusi ditugu gure herrian. Hondakinak nohai utzita,dena zikin, azpiegiturak hondatuta, gaueko ordu txikietan musika ozen... Jarrera horiek onartezinak dira. Herritarrekiko eta herriarekiko errespetu falta dira. Udalak hori argi eta garbi adierazi nahi du, denon ardura baita herria eta herrikideak ere zaintzea.
Guztiok dugu sozializatzeko beharra. Luze doan pandemia honetan beharrezko dugu lagunak, senideak... gertu sentitzea eta edukitzea. Baina herriko azpiegiturak puskatzea eta bizikidetza arauak ez errespetatzea ez da sozializatzea. Hainbeste urteko lanaren ondoren lortu dugun herri eredua ez dugu honelako ekintzekin zapuzterik nahi, inorentzako ez baitira onuragarriak honelako ekintzak. Eta guztiok horren jakitun izan behar dugu.
Jarrera desegokiak identifikatu eta zuzendu behar ditugula argi dugu eta hori da Udalaren helburua, baita udaltzaingoaren bidez egiten den lana ere. Egoera hau komunitate gisa lantzea beharrezkoa dugu, gertaera horien inguruko haunesketa eginez lagunartean, kuadrillan, lanean, familian... Oiartzun maite badugu, denok zaindu behar dugu!
Bukatzeko, egun hauetan COVID19ari dagokionez, Oiartzun oso egoera larrian dago, kutsatzeak gertatzen ari direlako eta kasuak igotzen ari direlako. Une honetan Gipuzkoako kutsatze igoera altuena duena herria da Oiartzun. Beraz, gogoratu nahi dugu osasun neurriak bete behar ditugula.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika