Txara eta Ibargain parkeak garbitu dituzte herriko ikasleek auzolanean

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Txara eta Ibargain parkeak garbitu zituzten atzo Haurtzaro Ikastolako eta Elizalde Institutuko ikasleek, auzolanean.

Saioak Adin Txikiko Mahaitik proposatu eta bideratu dira, non adin txikikoekin aritzen diren herriko eragile ezberdinetako ordezkariak biltzen diren (baita ikastetxeak ere). Bazterretan dagoen zikinkeriarengatik kezka eta ardura planteatu da foro horretan. 

Ikastetxeen eta ikasleen inplikazioarengatik eskerrak emateaz gain, garbiketa hauek herritar guztien kontzientziazioa lantzeko balio izatea espero dugu, eta, bide batez, herriko haur eta gaztetxoek egiten duten lana ere errespetatzea. Inugura txukun mantentzea guztion ardura dela gogora ekarri nahi dugu. Eta guztiontzako, onura.

Gehigarriak

Txara eta Ibargain parkeak garbitu dituzte herriko ikasleek auzolanean