Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Ekaineko ohiko udalbatzarra izan zen atzo. Ahobatez onartu ziren gaien artean, IZFEren zerbitzu informatikoak erabiltzeko Udalaren eta erakundearen arteko hitzarmena; Makutso eremuan lehenengo sektorea sustatzeko Lurbizi egitasmoa garatzen jarraitzeko Behemendirekin hitzarmena berritzea (bost urterako alokairua eta hesien mantenua hartu ditu bere gain Udalak); Karrikako Errotaurre eta Arraskue-errota eremuan udal jabetzako eta jabetza pribatuko lurren trukea onartzea eta Oarsoaldea Garapen Agentziari egin beharreko ekarpena zuzentzea izan ziren (Ereiten programa garatzeko diru-kopurua egokituz).
Udalbiltzak euskal sorkuntzak sustatzeko martxan jarri duen Geuretik sortuak egitasmoa izan zen EH Bilduren eta EAJren arteko adotasuna izan ez zuen bakarra. Programa Oiartzunen ere garatzeko hitzarmena onartu zuen Gobernu Taldeak (24.000 € bideratuko dira eta herrian egonaldi artistiko bat eskaintzeaz gain, sorkuntzak Oiartzunen ikusteko aukera izango da), baina EAJ abstenitu egin zen.
Rafael Bergaretxe EAJko zinegotziak azaldu zuenez, "ez da proiektua ez zaigula egokia edukitzen, baizik eta Udalbiltzarekiko dugun jarrerarengatik abstenitu gara".
Ekaineko protokolo gastua 750,19 € izan da harpidetza eta inprentan.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika