Manuel Lekuona beka, Olaberria eta Olaundituko burdinolak aztertzeko

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

 Jarraitu irakurtzen

Manuel Lekuona beka emango du Udalak aurten ere, herriko historia eta ezaugarri soziokulturalei buruzko ikerketak sustatzeko asmoz. Aurten, Ergoiengo Olaberria eta Olaunditu burdinolak aztertzeko izango da beka. Gaia Ondare Mahaiarekin batera adostu du Udalak.

Ikerketak ola hauen alderdi historikoa aztertzeaz gain, balioan jartzeko proposamea ere bildu beharko du. Horretarako, 6.000 €ko laguntza emango du Udalak.

Hilaren 30a arte aurkeztu daitezke proposamenak, udal erregistroan. Banaka zein taldean aurkeztu ahal izango da bekara. Proposamena egiteko orduan, proiektuaren txostena eta egilearen datuak aurkeztu beharko dira.

Aurkezten diren proposamenen artean, Historia eta Kultura arloko ezagutzak dituen epaimahaiak baloratu eta aukeratuko du proiektu egokiena.

Behin esleipena egin ondoren, lana aurkezteko bederatzi hilabeteko epea izango da. Egindako jendaurrean aurkeztu beharko da eta Udal Artxiboan zein Ondarearen webguneko datu basean gordeko da lana. Udalak eskubidea izango du egindako lana argitaratzeko ere. 

Informazio gehiago behar izanez gero, www.oiartzun.eus-en daude oinarriak eskura.

Gehigarriak

Manuel Lekuona beka, Olaberria eta Olaundituko burdinolak aztertzeko