Kuadrillategin izena eman dezakete DBH 1 eta 2ko ikasle oiartzuarrek

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Kuadrillategi egitasmoa ikasturte honetan ere izango da Oiartzunen, Oarsoaldeko Euskara Batzordearen eta Oiartzungo Udalaren elkarlanari esker.

DBH 1. eta 2. mailako ikasleek (Oiartzunen erroldatuek edo Oiartzunen ikasten dutenek) parte hartu ahal izango ostiraletan izango den aisialdi eskaintzan. Helburu nagusia gaztetxoen aisialdirako hizkuntza-ohituretan eragitean da, euskara aisialdirako hizkuntza naturala izan dadin.

Izen-ematea irailaren 24a arte egongo da irekita, www.oarsoarrak.eus webgunean. Saioak urrian hasiko dira.

COVID19ak eragindako osasun larrialdi egoeraren unean uneko neurriak errespetatuko dira saioetan. 

Lan-poltsa osatzen ari da Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunea

Era berean, Oiartzunen Kuadrillategi kudeatzen duen Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak jakinarazi du egitasmo honetan hezitzaile gisa aritzeko lan-poltsa osatzen ari dela.

Gaur (irailaren 13a) izango da curriculumak bidaltzeko azken eguna. Derrigorrezko baldintza 18 urte beteak edukitzea da. Horrez gain, baloratu dituzte oiartzuarra izatea; 18-30 urte izatea; hezkuntza edo gizarte arloko ikasketak izatea; begirale titulua; bestelako tituluak; euskarako C1 maila (edo baliokideak); lan esperientzia haur eta gazteekin, eta euskararen normalkuntza arloan aritu izana.

Interesatuek kuadrillategioiartzun@gmail.com helbidera bidali behar dute curriculuma.

Gehigarriak

Kuadrillategin izena eman dezakete DBH 1 eta 2ko ikasle oiartzuarrek