Altzibarko berrurbanizazioa egiteko prestaketak astelehenean hasiko dira

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Datorren astelehenean (hilak 27) Altzibarko erdigunean berrurbanizazio lanak egiteko prestaketak hasiko dira. Lehendabizi, biltegi gisa erabiliko den gunea prestatuko da. Lan horiek egitean auzotarrek ez dute inongo aldaketarik izango.

Legegintzaldi honetako helburu nagusienetako bat da Altzibar auzoa biziberritzea. Altzibarko auzogune historikoa degradatua dago eta hori berritzea da asmoa: Klarene plaza eta Donepetri, Mikelete eta Martintxo kaleak. 

Altzibar Oiartzungo bigarren auzorik handiena da biztanleria aldetik eta handitzen jarraitzen du oraindik ere. Hala ere, behar eta gabezia nabarmenak ditu, barez ere alde historikoan. Horregatik, urbanizazio lan integrala izango da Udalak gauzatuko duena.

Altzibarren biziberritzeak bi helburu nagusi ditu: batetik, mugikortasuna hobetzea eta oinezkoen segurtasuna bermatzea (oinezkoen bideak eta espaloiak berritu; errepidea asfaltatu; aparkalekuak markatu eta seinalitika berritu). Bestetik, zaharkituak dauden azpiegiturak berrituko dira: ur-harguneak, saneamendu sarea eta argiteria lurperatu.

Lanak eremuka egingo dira

Prestaketen ondoren, Klarene plaza inguruan hasiko dira lanak. Berrurbanizazio lan guztiak eremuka egingo dira, auzotarrei ahalik eta oztopo gutxien eragiteko. Hori dela eta, eremu bakoitzeko lanak hasi aurretik Udalak beharrezko zehaztapenak eta jakinarazpenak egingo ditu.

Altzibarko berrurbanizazio lanek urtebete iraungo dute eta 1.280.774,25 €ko inbertsioa egingo du Udalak.

Altzibarko auzo batzarrean (urriak 5, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian) lan hauei buruzko azalpenak eta zehaztasunak emango dira.

Gehigarriak

Altzibarko berrurbanizazioa egiteko prestaketak astelehenean hasiko dira