Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Iraileko ohiko udalbatzarra izango da datorren asteazkenean (hilak 29), ikasturte berriko lehenengoa.
18:00etan hasiko da bilera eta 12 puntuko gai-zerrenda landuko dute zinegotziek.
1) Aurreko aktaren onarpena.
2) 2022 urteko udal Zerga Ordenantzaren hasierako onarpena.
3) Aialde kalea 5-7 eraikuntza proiektuan dagoen lursail zati baten kalifikazio juridikoa aldatzea, mugakideari (Zalakainene etxadia SL) besterentzeko.
4) Karrika auzoko Errotaurre eta Arrasku-Errota artean dagoen udal lur-sailetik zati bat segregatu eta ondasun izaerara aldaketaren behin betiko onarpena eta Petrine bidea 1, Arrakuse Errota baserriko lurrekin trukaketa egitea.
5) Udal Kirol Instalazioen erabilpen prezioen kudeaketa irizpideen 2. aldaketaren onarpena.
6) Oiartzungo Udala eta Salsa Guztietako Perrexila antzerki elkartearen arteko lankidetza hitzarmena sinatzea.
7) Oiartzungo Udala eta Mikel Mendizabalen arteko akordioaren onarpena, ikus-entzunezko materialaren erabilpen baldintzei buruzkoa.
8) Oiartzungo udalerrian bidaiarien hiri garraio zerbitzu publikoaren kudeaketa -Xorrola autobusa- zerbitzuaren kontratuaren bermea itzultzea.
9) 08/2021 zenbakiko kreditu aldaketaren onarpena.
10) Beste ekitaldietako ordainagiriak baliogabetzea.
11) Beste organoen jardueraren jarraipena.
12) Eskari-galderak.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika