Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Udazkenean aukera bikaina izango dugu Arditurriko meategien xarma ezagutzeko. Bertako ondarea hurbiletik ezagutu nahi duenak oinez, bizikletaz, autoz edo Oiartzungo plazatik ateratzen den Tren Berdean joan daitek (aurre-erreserba bidez). Herritar asko noizbait kobazulo batean sartu da, baina ez meategi batean, nahiz etxetik hain gertu dugun.
Urrian eta azaroan Arditurriko Parketxearen ordutegia hauxe izango da: Asteazkenetik igandera, eta jai egunetan: 10:00-14:00.
Udazkeneko tren eskaintza
Trenez hurbildu nahi dutenek izango dute aukera. Izan ere, udazken honetan hiru data izango dituzte horretarako. Lehendabizikoa urriaren 12a izango da. Azaroaren 1ean eta abenduaren 6an ere eskaintza bera egingo da. Prezioak 3 eta 7 € bitartekoak izango dira.
Trena Ergoiengo Pagoaldea poligonotik abiatuko da Arditurrira, bidean Aiako Harria Natura Parkean murgilduz. Hautzatzen den bisitaren arabera izango da ordutegia: 10:00etatik 12:00etara.
Aurrez-erreserba nahitaezkoa izango da, plazak mugatuak baitira.
Informazio gehiago edo erreserba egiteko:
Telefonoa: 943 49 50 69/688 89 50 68
E-maila: arditurri@gipuzkoanatura.eus
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika