Euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko epea ireki da gaur

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Gaurtik aurrera, euskara ikasteko dirulaguntzak eskatu ditzakete oiartzuarrek. Hilaren 15a arte, 2020/2021 ikasturteko udako euskara ikastaroen laguntza eskatzeko epea izango da.

2021/2022 iksaturteko euskara ikastaroetarako laguntza eskatzeko epea, berriz, luzeagoa izango da: hilaren 29a arte.

Hilabete honetan eskatu beharko dute laguntza, baita ere, udalerriz gaindiko eremuetan euskara sustatzen duten erakundeek (hilaren 30a arte).

Urte bukaera arte, beste dirulaguntza eskaera

Horrez gain, Euskara sailak gogora ekarri nahi du UEUko ikastaroetan parte hartzen duten oiartzuarrek ere badutela dirulaguntza jasotzeko aukera. Eskaera horiek egiteko epea abenduaren 15a arte egongo da irekita.

Epe bera izango dute Oiartzunen arlo sozioekonomikoan euskararen erabilera sustatzeko ekintzengatik dirulaguntza eskatu nahi duten enpresa, merkataritza establezimendu eta ostalariek ere. 

Gehigarriak

Euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko epea ireki da gaur