Kirol Astea izango da hilaren 16tik aurrera

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Hilaren 16tik 22ra, Oiartzungo Kirol Astea izango da. COVID19ak eraginda, martxoan izatekoa zen astea atzeratu egin du Udalak. Orain, martxorako prestatutako egitarauaz gozatzeko aukera izango dute oiartzuarrek.

Aurtengoan dokumentalek, hitzaldiek, tertuliek eta mahai-inguruek osatuko dute Kirol Asteko egitaraua. Kirol Sariaren seigarren ekitaldiarekin bukatuko da astea. Aurtengoan, Guruzne Azpiroz arraunlari eta entrenatzaile oihak jasoko du aitortza. 

Udaletxeko areto nagusian izango dira saio guztiak, dohainik (Labore Oarson izango den mahai-ingurua izan ezik), Eusko Jaurlaritzak COVID19aren larrialdi egoera bertan behera utzi ondoren, ohiko aforoekin.

EGITARAUA:

Urriak 16, larunbata: Bideak dokumentala eta solasaldia Aritz Ganboarekin (udaletxeko areto nagusian, 17:30).

Urriak 18, astelehena: Kirol elikadurari buruzko mahai-ingurua: Nerea Abancens Napo, Martxel Bereau eta Idoia Larrañaga (Labore Oarson, 18:00).

Urriak 19, asteartea: Hijas de Cynisca dokumentala (udaletxeko areto nagusian, 18:30).

Urriak 20, asteazkena: Intentsitate handiko aldizkako kiroletan entrenatzeko metodologia: Eliteko futbol-talde baten entrenamenduaren azterketa hitzaldia, Iñaki Tolosarekin (udaletxeko areto nagusian, 19:00).

Urriak 21, osteguna: 6000 metroan dokumentala eta solasaldia Felipe Uriarterekin (udaletxeko areto nagusian, 19:00).

Urriak 22, ostirala: Oiartzungo VI. Kirol Sariaren ekitaldia: Guruzne Azpiroz Ibarguren (udaletxeko areto nagusian, 19:00).

Gehigarriak

Kirol Astea izango da hilaren 16tik aurrera