Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Urtero gremio bat hautatu eta hartan jartzen ditu euskarari bultzada egiteko indarrak Oarsoaldeko Euskara Batzordeak. Lan hori eskaintza bereziak eta ekimen bereziak antolatuz gauzatzen du. Jeneralean, bi motako ekintzak egiten dira: maiatza-ekainean, establezimenduari begirako elementu edo euskarriren bat sortzen eta banatzen du, eta udazkenean, bezeroei eta erabilerari bideratutako ekimen bat egiten da, zozketa, lehiaketa edo gisakoren bat.
Aurtengo urrian Atera mamia euskarari! kanpainarekin jarraituz, okindegietan euskaraz eskatzen duten bezeroei boletoak banatuko zaizkie. Bezeroak bere izena eta telefonoa jarri eta boleto horiek okindegi horretan jarritako kutxatxoan sartuko ditu. Azaroaren 5ean, eskualdeko herri bakoitzean boleto saridun bat aterako da eta hilabeteko ogia irabaziko du boletoa entregatu zuen bezeroak.
Urriaren 15etik azaroaren 2ra sartu ahal izango dira boletoak kutxatxoetan.
Egin erosketa establezimendu hauetan euskaraz eta zorte on!
- Aiako gozotegia (Arragua)
- Belutene janari-denda (Elizalde)
- Berezi janari-denda (Altzibar)
- Elorri janari-denda (Elizalde)
- Garmendi txokolategia (Elizalde)
- Garmendia okindegia (Elizalde)
- Kastro taberna (Elizalde)
- Labore Oarso (Ugaldetxo)
- Marisol denda (Elizalde)
- Odriozola gozotegia (Elizalde)
- Ogi Berri (Elizalde)
- Oriargi janari-denda (Elizalde)
- Pottolo janari-denda (Iturriotz)
- Uriña harategia (Elizalde)
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika