Energia kontsumo arduratsuari buruzko bi tailer antolatu ditu Udalak

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Udaleko Ingurumen Sailak energiaren inguruko bi saio antolatu ditu (biak, dohainik). Energiaren kontsumo arduratsu eta jasangarrirako bidean, herritarren sentsibilizazioa eta prestakuntza lantzea dira saioen helburua.

Lehenengo saioa hilaren 28an (osteguna) izango da. Argindarraren sistema eta faktura ulertzeko gakoak emango dituzte Goiener Elkarteko kideek. Hitzaldia 18:00etan izango da, udaletxeko areto nagusian.

Bigarren saioa, energia komunitateei buruzkoa

Bigarren saioa azaroaren 11n izango da. Egun horretan, autokontsumo partekatuari eta energia berriztagarrien komunitateei buruzko hitzaldia emango du Goienerrek. Kasu praktiko baten bidez azalduko dute energia komunitateak zer diren eta nola funtzionatzen duten. 

Gehigarriak

Energia kontsumo arduratsuari buruzko bi tailer antolatu ditu Udalak