Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Altzibarko berrurbanizazio lanak egin ahal izateko prestaketak egin ondoren, datorren astelehenean auzoko bi gunetan hasiko dira lanak: Klarene plazan eta Martintxo kalean.
Klarene plazan, euri-uren biltzailea, argiteria eta zoladura lanak egingo dira. Hilabete inguruko iraupena izango dute lan hauek eta, tarteka, Urkabe-Alde eta Klarene plaza lotzen dituen oinezkoen zubia itxiko da.
Bestetik, Martintxo kalean Albistur jatetxetik Altzibarko zubirako zatian saneamendu-hoditeria eta euri-uren biltzaileak bideratu; hornikuntza harguneak berritu; energia elektriko, telekomunikabide eta argiteriaren sareak eguneratu eta zoladura lanak egingo dira. Lan hauek bi hilabeteko iraupena izango dutela aurreikusten da. Lanek iraun bitartean, kale eremu horretan dauden bost aparkaleku ezereztuko dira. Garajeetarako sarbideak bermatuko dira.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika