Abarka GKE-rekin lau urterako hitzarmena sinatu du Udalak

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Udalak eta Abarka Gobernuz Kanpoko Erakundeak (GKE) lau urterako hitzarmena sinatu dute gaur, ondorioz, Altzibarko eskolan lanerako eremua izango du elkarteak. Clotaire Ntienou Abarkako lehendakariak eta Naroa Ibargoien Abarkako kideak formalizatu dute hitzarmena, Olaia Lasa Gizarte-Ongizate zinegotziarekin.

Abarka GKE-a Oiartzunen kokatua dago. Kamerunen hezkuntza, osasuna eta prebentzio proiektuak garatzeaz gain, Europa mailan ere aritzen dira. Europako Batasuneko Erasmus+ proiektuaren baitan, hiru lerrotako lanketak egiten dituzte: gazteen arteko elkartrukeak; formakuntza eta produktu digitalen inguruko epe luzerako proiektuak.

"Herri mailan gure proiektuak zabaltzea" dutela erronka azaldu dute Abarkako kideek. 

Gehigarriak

 Abarka GKE-rekin lau urterako hitzarmena sinatu du Udalak