Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Oarsoaldeko Enplegu Planari esker, bost lagun kontratatuko ditu Oiartzungo Udalak epe motzean: hiru peoi, peoien arduradun bat eta delineatzaile bat.
Balio anitzeko peoiek igeltseritza, margoketa, garbiketa eta lorezaintza lanak egingo dituzte. Delineatzaileak, berriz, altxamendu topografikoa egingo du, Hirigintza sailean. Lau eta bost hilabetkeo kontratuak izango dituzte.
Oarsoaldea Garapen Agentziarekin elkarlanean, langabetuei bideratutako programa da eskualdeko Enplegu Plana. Enplegua sustatu eta lan-munduratzean laguntzea da helburu nagusia.
Oiartzungo Udalak 67.687,74 €bideratuko ditu Enplegu Planeko bost lanpostu hauek bideratzera.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika