Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Oarsoaldeko Eskola Kirolaren 2021/2022 ikastuteko lehen datuak aurkeztu dituzte gaur Lezon. Han izan da Eneritz Arbelaitz zinegotzia, Oiartzungo Udalaren ordezkari. Oarsoaldeko lau herrietako Eskola Kirolako datuak aurkeztu dituzte gaur eta eskualde honetako Eskola Kirolaren filosofia, helburuak eta funtzionatzeko moduak azaldu dituzte egitura osoa profesionala duen eskualdea dela nabarmenduz.
Oarsoaldkeo lau udalek 20 urtetik gora daramatzate Eskola Kirolaren kalitatea hobetzeko lanean. Kirol eta Euskara teknikarien lan-mahai batek, Eskola Kiroleko koordinatzaileen bitartez, gidatzen du la nhau.
Eskola Kirolak handitzen jarraitzen du. Ikasleen parte-hartzea %7,22 igo da 2018tik hona. Aurten ere eskualdeko Eskola Kirolak azken urteetako bilakaera paregabeari eusten dio, datuak ikusi besterik ez dago:
- Ikasleen %55,95k egiten du Eskola Kirola aurten (2018an, %48,73k). Zortzi eta 12 urte arteko 1.432 ikaslek egiten dute Eskola Kirola Oarsoaldean. Oarsoaldeko ikastetxeetan matrikulatuta dauden 8-12 adin tarteko ikasleak 2.559 dira. Honek erakusten du datu hauen benetako neurria eta garrantzia.
Daut honek eskola orduz kanpo haur eta gaztetxoek egiten dituzten jardueren artean nagusi bihurtzen du Eskola Kirola. Horregatik, besteak beste, bere garrantzia.
- 145 talde daude guztira (iaz, 137):: 28 talde Oiartzunen; 70 Errenterian; 12 Lezon eta 35 Pasaian.
- 68 entrenatzaile arduratzen dira 145 talde horien saioak gidatzeaz (26 emakumezko eta 42 gizonezko).
- Nesken parte-hartzea gorantz doa urtez urte, poliki bada ere. Eskola Kirolako parte-hartzaileen %34,70 emakumeak dira (2018an, %33,92 ziren) eta %65,29 gizonezkoak.
- Eskola Kirola jarduera %100 euskaraz egiten da gaur egun, urteotan guztiotan egin den lanari esker entrenatzaileen kirol prestakuntza eta euskararen ezagutza eta erabilera ahalbidetzen baitira gaur egun.
Kirol aniztasuna eta berdintasuna
Eskola Kirolaren filosofia nagusia kirol aniztasuna da. 8-12 adin-tartean, kirol bat baino gehiago ezagutu eta lantzeko eskaintza onuragarria da neska-mutikoentzat. Hainbat kirol ezagutu eta gustukoenak hautatzeko aukera izan behar dute haurrek.
Bestalde, neska eta mutilen arteko berdintasuna bultzatzen ari gara nesken praktika fisikoa sustatuz eta kirol munduan beren lekua aldarrikatuz.
Elkarrekiko errespetua, elkartasuna eta kirol legez jokatzen ikastea
Kirol hezitzailea lortzeko bidean sakontzeko asmoak ditugu; elkarrekiko errespetua, elkartasuna eta kirol legez jokatzen ikastea ezinbesteko balioak dira kirolean. Horren harira, dei egin da jokaera eredugarria erakusten jarraitzeko bai kantxan, bai harmailan.
Honi guztiari partidatara joateko auto partikularra alde batera uzteko eta bestelako garraio modu batzuk erabiltzeko egiten ari den ahalagina batu behar zaio.
Beraz, Oarsoalden garatzen ari den Eskola Kirolaren eredua et aegitasmoa oso garrantzitsua dira euskararen normalizaziorako eta pertsona gisa hazteko.
Oarsoaldeko lau herrietan, gainera, Eskola Kirolaren egitura, koordinatzaileengandik hasi eta entrenatzaileenganaino profesionalizatuta dago. Lan kontratua eta gutxieneko kirol prestakuntza bermatzen zaie entrenatzaileei. 2019az geroztik, epaileen koordinazioaz eta formazioaz ere eskualdeko egitura arduratzen da.
Hori horrela izan dadin ikastetxeek eta udalek egiten duten esfortzua nabarmendu eta baliotsu nahi izan dute Udal ordezkariek gaur. Eskola Kirolaren kalitate ona bermatzen laguntzen du honek eta aurretik aipatutako guztiak.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika