Oiartzunera etorri berriei harrera egingo die Udalak

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Oiartzunera etorri  berrientzako harrera saioak berreskuratuko ditu Udalak. Honela, hurrengoa hilaren 27an (larunbata) izango da, Abaraxka ludotekan (17:00). Udaleko Euskara eta Gizarte-Ongizate sailek Abaraxka ludotekarekin elkarlanean antolatu dute saio hori.

2015ean hasi zen Udala, zenbait herritar eta eragileren laguntzarekin, Oiartzunera etorri berriei harrera egiten. Baina, COVID19ak eraginda, bertan behera geratu ziren. Oiartzunera etorri berrien harrera naturalagoa izan dadin, gurera etorri berri diren herritarrak eta lehendik bertan bizi direnak elkartzea izaten da asmoa.

300 gutun baino gehiago bidali ditu Udalak, azken hilabeteetan Oiartzunen erroldatu direnak saioa gonbidatuz. Otordutxo baten bueltan, urrutitik eta ez hain urrutitik etorritako adin desberdinetako auzokideak elkartzeko gonbita egin du Udalak. Euskal Herriko zein atzerriko jakiak dastatzeko aukera izateko, harrera saiora doan edonork eraman dezake bere espezialitatea. Kantuak eta musikak ere izango dute tokia harreran. 

Gehigarriak

Oiartzunera etorri berriei harrera egingo die Udalak