Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Oiartzungo Udalak Euskal Herrian izan den azkeneko hilketa matxista salatu nahi du. Tuteran, 41 urteko gizonezko batek 38 urteko emaztea, Sara P.Y., hil du labankadaz. Urtea hasi besterik ez da egin eta dagoeneko Euskal Herrian indarkeria matxistak lehenengo emakumea hil du.
Oiartzungo Udalak, hilketa matxista hau ere gogor gaitzesteaz gain, gizarte parekide baten alde lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi nahi du emakumeen bizitzak arriskuan egongo ez diren gizarte bat eraikitzen jarraitzeko.
Era berean, Udalak bat egin du Oiartzungo Feministen Asanbladak hilketa matxista hau salatzeko egingo duen elkarretaratzearekin eta herritarrak ere euren gaitzespena adieraztera gonbidatu nahi ditu.
Elkarretaratzea bihar izango da (hilak 13, osteguna), 18:30ean Doneztebe plazan.
Indarkeria matxista bizitzen ari diren emakume oiartzuarrentzako baliabideak eskaintzen ditu Udalak
Bide batez, gogora ekarri nahi dugu indarkeria egoera bizitzen ari diren emakume oiartzuarrek edo etxean egoera hori dutenek Oiartzungo Udaleko Gizarte zerbitzuetan hitzorduetan eskatu dezaketela.
Udalak bere baliabideak emakumeek indarkeriarekin gabeko bizitzak bizi ditzaten jartzen ditu.
Oiartzungo Gizarte zerbitzuak
Helbidea: Udaletxeko beheko solairua (Doneztebe plaza, 1)
Telefonoa: 943 49 05 52
E-maila: gizarte@oiartzun.eus
24 orduko arreta zerbitzua:
Telefonoa: 900 840 111
(Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeentzako Eusko Jaurlaritzaren Informazio eta Arreta Zerbitzu espezializatuaren telefonoa eguneko 24 orduetan dabil urteko egun guztietan. Doakoa da eta ez du arrastorik uzten telefono-fakturan).
Larrialdiak:
112
Oiartzungo udaltzaingoa: 943 49 33 11
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika