Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Ezohiko bi udalbatzar egin ditu gaur Oiartzungo Udalak, bata bestearen atzetik. Lehenengoan, 2018an Oiartzungo Udalak onartu zuen lurzoru eta lurpeko argindarra, ura eta hidrokarburoaren erabilera pribatiboaren ordenantzarekin lotutako auziak izan ditu hizpide.
Redesa enpresak epaitegietara eraman zuen ordenantza eta, epaitegiak Udalak ordenantza egiteko ahalmena bazuela onartu arren, ordenantzaren puntu bat bertan behera utzi zuen. Hori dela eta, Udalak kasazio errekurtsoa jarri zuen Epaitegi Gorenean. 2019tik, Udalak erabilera horren truke bidalitako bost kitapen errekurritu dituzte bi enpresak.
Pasa den abenduan, Epaitegi Gorenak sententzia eman zuen: Udalak ordenantza hau egiteko eta petxa ezartzeko duen ahalmena onartu du, baina lehengai bakoitzarentzako irizpideak ezberdinak izan behar duela zehaztu du.
Hori dela eta, udalbatzarrak ahobatez onartu du epaitegietan errekurrituta dauden bost kitapenak anulatzea, auziak bertan behera geratzeko.
Segidan egin den ezohiko udalbatzarrean, udal zigor eta ondare instrukziogilearen izendapen berria onartu da ahobatez: Eneritz Arruti izango da.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika