Larre Planaren baitan iaz egindako hobekuntzen berri eman zaie ganaduzaleei

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Iaz, Larre Planaren baitan Munanier, Bianditz, Arlepo, Pagolarre, Pikoketa, Aritxulegi eta Errengan egin ziren hobekuntza lanak.

Larreak garbitzeaz gain, animalien elikadurarako aska berriak jarri ziren: Arlepon urarentzako aska eta Ereingo zabalean (Munanier), janariarentzako askak. Horrez gain, errepideko seinaleak ere jarri dira, abereak ibiltzen diren eremuak direla gogorarazteko.

66.721,02 €ko inbertsioa egin da hobekuntza lan horietan (Udalak 25.674,50 € bideratu ditu eta Aldundiak 41.045,52 €).

Pasa den larunbatean, Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Oiartzungo abeltzainak elkartu ziren urteko batzarrean. Iaz egindako lan horien guztien berri eman zitzaien ganaduzaleei eta aurtengo beharrak zerrendatu ziren. Horiek aztertuko dira lanak nola bideratu erabakitzeko. 

Gehigarriak

Larre Planaren baitan iaz egindako hobekuntzen berri eman zaie ganaduzaleei