Ugaldetxon 448 kilo hondakin bildu dira erreka garbiketan

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Oiartzun ibaiaren Ugaldetxoko zati bat garbidu du Udalak Ugaldetxon: Atamitxetik hasitra, Kalexa plazaren atzealdea, bidegorria... ibaiaren bi aldeak eta inguruak, ia kilometro bateko eremuan. 

Garbiketak gisa guztietako hondakinak jaso dira: pneumatikoak, erosketa orga, egur paleak, musukoak, latak, rafiazko poltsak... Guztira, 448,5 kilo hondakin bideratu dira Talaiako garbigunera, egoki birziklatu eta kudeatzeko.

Ugaldetxo beste eremu batean (Astigarraga bidean, Añarreko sarreran) eta Gurutzen (Lanbarrenen, Alkotz errekaren inguruan) ere hondakinak jaso dira.

Itsaso heltzen den hondakinen %80 ibai, erreka eta lurreko naturguneetatik heltzen da. Hori dela eta, Udalak, tarteka, erreka garbiketak egiten ditu (Urzainen bidez egingo ditu lan horiek 2022 urte osoan). Hala ere, herritarron ardura da gure ingurua txukun mantentzea eta errekak zabortegi ez bihurtzea. Errekak garbi mantentzea, guztion osasunarentzako onuragarria d

Gehigarriak

Ugaldetxon 448 kilo hondakin bildu dira erreka garbiketan