Kirol elkarteek funtzionamendu gastuetarako laguntza eskatu dezakete

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Oiartzungo kirol elkarte eta kluben ohiko funtzionamendu gastuetarako dirulaguntzak eskatzeko epea irekita dute gaurtik eragileek.

Martxoaren 23a arte izango da eskerak egiteko epea, era telematikoan. Udalak 54.000 € bideratuko ditu laguntza hauetara. Dirulaguntzak banatzeko irizpideak Udalaren eta UKABEren (Oiartzungo Kirol Aholku Batzordea) artean adostutakoak dira.

Oinarriak osorik, hemen.

Kirol ekintzak antolatzeko laguntza eskaerak, epe berean

Era berean, Oiartzunen kirol ekintzak edo jarduerak antolatu nahi dituzten eragileek ere dirulaguntza eskatzeko epe bera izango dute (martxoak 23). 13.000 € bideratuko ditu Udalak jarduera horietara.

Kasu honetan ere, laguntza eskaerak telematikoki aurkeztu beharko dira. 

Oinarriak osorik, hemen.

Gehigarriak

Kirol elkarteek funtzionamendu gastuetarako laguntza eskatu dezakete