Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria zuzendaritzak Treba prestakuntza antolatu du eta Oiartzunen ere gurasoentzako lau saio izango dira, Udalak lagunduta. Lehenengoa datorren astelehenean (hilak 28) izango da (informazio gehiago, bukaeran).
Treba saioen helburu nagusia haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea da eta horretarako, gurasoen ezagutza handitzea. Izan ere, guraso guztiek behar izaten dute laguntza momenturen batean eta gurasotasun positiboan oinarritutako eskaintza pedagogikoa osatu du Treba-k.
Formakuntza arina eta eraginkorra izatea da helburua, bizia eta malgua. Gurasotasun positiboaren oinarriak harreman afektibo sano, babesle eta egonkorrak; errutina eta ohituretan egituratutako ingurune hezitzailea; estimulazioa, babesa eta ikasteko aukerak ematea eta indarkeriarik gabeko eremua dira.
Gurasoek eskatutako saioak
Gurasoen eskaera eta behar errealetara egokitzeko asmoz, Oiartzungo gurasoek interesa adierazi duten tailerrak eta hitzaldiak izango dira gure herrira ekarriko direnak, otsaila eta ekaina artean.
Esan bezala, lehenengo saioa datorren astean bertan izango da. Nerea Lores hezitzaileak sexualitatea haur eta nerabeekin nola landu izango du hizpide.
Saio guztiak dohainik izango dira eta ez da aldez aurretik izenik eman beharko.
'TREBA' EGUTEGIA:
Otsailak 28, astelehena:
Hitzaldia: Nola landu sexualitatea haur eta nerabeekin.
Hizlaria: Nerea Lores.
Tokia eta ordua: Udaletxeko areto nagusian, 17:00etan.
Apirilak 27, asteazkena:
Tailerra: Arauak eta mugak familian. Nola ezarri era asertibo batean.
Hizlaria: Leyre Cano.
Maiatzak 18, asteazkena:
Tailerra: Arauak eta mugak familian. Nola ezarri era asertibo batean.
Hizlaria: Leyre Cano.
Ekainak 6, astelehena:
Hitzaldia: Komunikazio ez bortitza.
Hizlaria: Nerea Mendizabal.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika