Zuhaitz Eguna Altzibarko auzogunean izango da aurten

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Zuhaitz Eguna izango da martxoko lehenengo igandean (martxoak 6). Aurtengoan berezia izango da, mendi ingurunean beharrean, herrigunean izango baita: Altzibarko Kaleberrian (10:30ean).

Aurtengo Zuhaitz Egunaren helburua Kaleberriako ibaiertzeko landaredia berreskuratzea da. Horretarako, han dauden platanondo batzuk kendu eta beste batzuk lepatu dira, eta bertako espeziek aldatuko dira. Batez ere, haltzak (hortik datoriko Altzibar auzoari izena bera).

Gainera, altzibartarrek Olaldeko auzokonposta guneetan sortutako ongarria erabiliko da aldatuko diren zuhaitz gazteak ongarritzeko. 

Familia giroan egiteko proposamena da Zuhaitz Eguna. Arropa erosoa emateko aholkua ematen du Udalak, baita aitzurra ere, etxean badutenek. 

Gehigarriak

Zuhaitz Eguna Altzibarko auzogunean izango da aurten