Oarsoaldea Garapen Agentziak Enpatikonomia enpresentzako jardunaldia antolatuko du martxoaren 25ean

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Enpatikonomiak jarduera ekonomikoaren inguruko pertsonen eta errealitatearen zaintza negoziorako aldagaien artean sartzen ditu, haiekiko enpatiz eta ez apatiaz jardunez. Izan ere, gure inguruko pertsonak eta errealitatea ongi egoteak eta ongi sentitzeak gure negozioan eragin positiboa dauka, dudarik gabe.

Enpatikonomia Oarsoaldea Garapen Agentziak antolatutako hiru ordu eta erdiko jardunaldia da. Enpresentzako adibide, eredu baliagarriak eta praktika onak erakutsiz, hausnarketarako eduki interesgarriak euskaraz jorratzen dituen elkartrukerako aukera izango da. 

Jardunaldia martxoaren 25ean, ostirala, izango da, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 13:30era, Zinealdeako Chaplin aretoan (Arragua). Jardunaldia gaian interesa daukaten enpresa guztientzat irekia da eta formulario hau bete beharko da izena emateko. 

EGITARAUA:

10:00-10:10: Ongietorria.

Agustin Lekuona Irastorza (Oiartzungo Udalaren ordezkaria)

10:10-11:00: Zenbat aurrez dezake enpresak energia ondo kudeatuz gero?

- Iker Estensoro Sarasola, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko zuzendari nagusia.

- Iñaki Puga Pueyo, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuko zerbitzuburua.

- Santiago Ochoa de Eribe Usabiaga, Goienerreko kudeatzaile nagusia.

- Ainara Lasarte Urkia, Oarsoaldea Garapen Agentziako Hiri-berriztapena eta Mugikortasuna sailaren zuzendaria.

- Jon Aldaregia Moreno, Ondarreta Mesas y Sillas SLko zuzendariondokoa.

11:00-11:30: Prentsarentzako tartea. Atsedena eta entzundakoari buruz talde txikitan hitz egiteko aukera.

11:30-12:30: Tokiko komunitatearen indarra, erronkei aurre egiteko

- Gorka Espiau Idoiaga. EHU eta Agirre Lehendakaria Center.

12:30-13:20: Zer irabaz dezake enpresak alboetan dauden pertsonak kontratatuz gero?

- Erika Gonzalez Roman, Salto Systems SL-GGBB teknikaria.

- Cristina Matilla Alejos, Grupo Katealegaia SLL, enplegu lagundua zerbitzuko arduraduna.

- Patxi Arrazola Zaldua, Oarsoaldea Garapen Agentziako Pertsonei Arreta sailaren zuzendaria.

- Programa horietan parte hartu duten bi langileren esperientzia.

13:20-13:30: Amaiera. Laburpena eta jardunaldiaren balorazioa.

Zinealdea bisita gidatua. Amaia Nuin Merino Zinealdearen produkzio arduradunak gidatuta, azpiegiturak eta platoak ikusteko aukera.

Aurkezpenak eta elkarrizketak: Naroa Iturri Lizarribar eta Mirari Martiarena Iraola

Bat-bateko kantuak: Oskar Estanga Ezkurdia

INFORMAZIO PRAKTIKOA:

Izena emateko formularioa hemen

Zalantzak edo argibideak:

E-maila: enpatikonomia@oarsoaldea.eus

Telefonoa: 943 49 41 29

Gehigarriak

Oarsoaldea Garapen Agentziak Enpatikonomia enpresentzako jardunaldia antolatuko du martxoaren 25ean